Zumarragara doazen aldiriko trenek eserleku kopurua bikoiztuko dituzte goizeko 9ak eta 12ak bitartean

Hurrengo ostiralean, abenduak 13, Renfek osagarrizko 5.000 eserleku baino gehiago eskainiko ditu bere Aldiriko zerbitzuetan Zumarragako Santa Luzia Azokara joateko zein bertatik bueltatzeko.

Andoain, Beasain, Tolosa eta Brinkolatik Zumarragara ailegatzeko, Renfe Aldiriak ohikotasunez eskaintzen duen eserleku kopurua bikoiztuko du 9.00ak eta 12.00ak bitartean ibiltzen diren trenetan; Santa Luzia azokara bidaiatzeko jende gehien egongo den ordu-tartea hain zuzen ere.

Halaber, goizean zehar joateko bidaian egongo diren osagarrizko zerbitzu berezi hauetaz gain, Donostiako Aldiriak bi tren bereziekin indartuko ditu bere zerbitzuak bueltarako bidaian. Gauzak horrela, Zumarragatik Lezo Renteria eta Irunerako bidaian, 13:31 eta 14:00 etan osagarrizko bi tren zerbitzu berezi eskainiko ditu, bueltako puntako orduan sortuko diren beharrizanei erantzuna emanez.

Bestalde, gainontzeko egunean zehar, Gipuzkoako Renfe Aldiriko zerbitzuak nukleoko geltoki ezberdinetara gerturatzeko aukera hoberenetarikoa dira, data hauetan hirien erdigunera sartu eta aparkatzeko dauden arazoak kontuan harturik.