Datorren larunbatean, abenduaren 21a, Donostian San Tomas Azoka ospatuko denez, Renfek Aldirietako zerbitzua indartuko du Irun-Brinkola linean; hala, 2.200 plaza gehigarri eskainiko ditu eskari handieneko orduetan dabiltzan trenetan, hau da, 10:00etatik 12:00etara, Donostia erdigunera iritsi eta jai egunaz gozatzen hasteko tartean, hain zuzen ere.

Goizeko lehen ordu horietan Donostiarantz abiatuko diren zerbitzuak indartuko dira. Arratsaldean, Renferen zerbitzu erregularrek modu mailakatuan eramango dituzte bidaiariak erdiguneko geltokietarantz.

Ordutegi murriztua Eguberrietan

Eguberrietako ospakizunak direla medio, Renfe Aldirietako zerbitzuen ordutegiak egokitu egingo dira. Horren ondorioz, Irun-Brinkola lineako zerbitzuak lanegunetan murriztu egingo dira abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra arte. Horrez gain, 2019ko abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta 2020ko urtarrilaren 1ean trenen zirkulazioa aldatu egingo da.

Abenduaren 24an eta 31n Irundik Tolosarantz doazen azken trenak 20:33an abiatuko dira, eta Zumarragatik Irunera dozenak, berriz, 21:11n abiatuko dira. Abenduaren 25ean lehenengo trenak 08:28tik aurrera egongo dira martxan Irundik, eta 09:38tik aurrera Brinkolatik. Azkenik, urte berriko zerbitzua 07:51n hasiko da Lezo/Errenterian, eta 07:38an Brinkolan.