Datorren larunbatean, abenduaren 21a, Bilbon San Tomas Azoka ospatuko denez, Renfek Aldirietako zerbitzua indartuko du C1 (Bilbo-Santurtzi), C2 (Bilbo-Muskiz) eta C3 (Bilbo-Urduña) lineatan; hala, 5.000 plaza gehigarri eskainiko ditu eskari handieneko orduetan dabiltzan trenetan, hau da, 09:30etik 11:30era, Bilboko erdigunera iritsi eta jai egunaz gozatzen hasteko tarte nagusian, hain zuzen ere.

Ordutegi murriztua C3 linean (Bilbo-Urduña)

Eguberrietako ospakizunak direla medio, Bilboko Renfe Aldirietako zerbitzuen ordutegiak egokitu egingo dira abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra. Horrek zerbitzuak murriztea ekarriko du, soilik Bilbo eta Urduña arteko C3 linean. Horrez gain, 2019ko abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta 2020ko urtarrilaren 1ean trenen zirkulazioa aldatu egingo da.

Abenduaren 24an eta 31n Bilbo erdiguneko Aldirietako azken trenak 21:00etatik 21:50era artean abiatuko dira. Abenduaren 25ean lehenengo trenak goizeko 11:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Feveko Aldirietako trenen kasuan ere aldaketak egongo dira Bilbo eta Balmaseda arteko ohiko ordutegian. Abenduaren 24an eta 31n, Bilbotik 20:20ean abiatuko da azken trena Balmasedarantz; kontrako noranzkoan azken trena 20:15ean abiatuko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, lehenengo trena Bilbotik Balmasedarantz 08:50ean abiatuko da, eta kontrako noranzkoan, berriz, 08:45ean

Trenak goizaldean Gabon Zahar gauean

Gabon Zahar gauean, urtarrilaren 1eko goizaldean Renfe Aldiriak 8 trenek osatutako zerbitzu berezia jarriko du martxan C2 (Bilbo – Muskiz) eta C3 (Bilbo – Urduña) lineatan. Ezohiko zerbitzu hori ohiko lehen zerbitzua hastearekin lotuko da urteko lehen eguneko 05:05etik aurrera.