Renfek Aldirietako zerbitzuen ordutegiak uda garaira egokituko ditu astelehenetik aurrera, ekainak 15. Ordutegiak uda garaiko garraio eskari berezira egokitu dira; horrenbestez, goizeko lehen orduko trenen maiztasuna murriztu egingo da, eta arratsaldez funtzionatzen duten trenen maiztasuna, ordea, areagotu egingo da.

Renfe normaltasunera itzuliko da Gipuzkoako Aldirietako zerbitzuan

Ordutegi berriak irailaren 13ra arte egongo dira indarrean, eta Donostiako Aldirien guneko 30 geltokietako iragarki tauletan egongo dira ikusgai. Ordutegien aldaketa horiei buruzko informazioa, halaber,renfe.com webgunean, Renfe Cercanías app-ean eta Twitterreko @InfoRenfe kontuan ere badago.  

Lezo-Errenteria eta Irun arteko obren ondoriozko operatiboak indarrean jarraitzen du

Irun eta Ventaseko bidaiariek zerbitzu osagarria daukate Euskotreneko Topo linearekin Irun eta Pasaia artean; hala, Renfe Aldirietako txartel baliagarri batekin garraiobidez alda daitezke.