Astelehenetik aurrera, ekainak 15, Renfe ohiko jardunera itzuliko da Bilboko Aldirien gunean. Ordutegi berriak Bilboko Aldirien guneko geltokietako iragarkien tauletan ikus daitezke. Geltoki horiek C-1 linean (Bilbo–Santurtzi), C-2 linean (Bilbo-Muskiz) zein C-3 linean (Bilbo-Urduña) lineatan daude.

Ordutegi berriak uda garaiko garraio eskari berezira daude egokituta, eta irailaren 13ra arte egongo dira indarrean.

Gau Jaia” gaueko trenak ez dira udako asteburuetan martxan egongo.

Bestalde, eta osasun egoera kontuan hartuta, Renfe Aldiriak zerbitzuetan ez da “Gau Jaia” trenen zerbitzurik eskainiko ostiral eta larunbat gauetan.

Bilbo eta Balmaseda arteko C4f linearen zerbitzua ekainaren 29an itzuliko da normaltasunera.