Renfek gaueko Aldiriko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Basauriko San Fausto jaietan zehar. Jaiak hurrengo bi asteburuetan ospatuko dira,  urriaren 6tik aurrera. Aldiriko Zerbitzu berezi hauekin, gaueko 94 tren ibiliko dira Bilbo Abando eta Bidebietako (Basauri) geltokien artean. Horiek horrela, ibilbide honetan, urriaren 11, 12, 18 eta 19an, 21:00ak eta 8:00ak bitartean trenak abian egongo dira.

Gaueko zerbitzuak osagarrizko 6.000 eserlekuekin areagotzeaz gain, Renfek, Abandoko geltokian loturak errazteko xedearekin, C-2 (Bilbo-Muskiz) linean gaueko tren zerbitzuak moldatuko ditu ere hurrengo bi asteburuetan.

Gaueko 56 tren bi asteburuean

San Faustoko jaietan lehen asteburu honetako zerbitzuetarako gaueko 56 tren zerbitzu aurreikusi dira C1, C2 eta C3 lineetan 21:00etatik hurrengo eguneko 8:00ak inguru bitartean.

Bigarren astebururako (ostiralak 11 eta larunbatak 12ko gauetan), beste 56 gaueko zerbitzu aurreikusi dira 21:00ak eta 8:00ak bitartean. Aurreko asteburuan gertatzen den eran, tren zerbitzu gehienak larunbatetik iganderako gauean biltzen dira.